Helburuak
Euskara da irakaskuntza sistemaren berezko hizkuntza, eskola-hizkuntza zein komunikazio hizkuntza, alegia, bai ohiko irakas hizkuntza gisa zein irakas ekintzak ez direnetan ere.
Helburu nagusiak:
- Ikasleei bere nortasuna eratzen laguntzea berdintasun eta errespetu jarrerak erabliz elkarrekiko harremanetan.
- Hezkuntza, konstruktibismoaren ikuspuntutik lantzea.
- Aniztasunean heztea: gizartearen garapen sozial eta morala bultzatzen dugu eta ikaslearengan konfidatuz, bere gaitasun propioak zabaldu eta bermatzen ditugu.
- Ikasle guztien partaidetza bermatzen du eskolak, egoera sozio-ekonomiko larriei erantzunez.
Ulibarri programa:
Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailetik idertazen den ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da Ulibarri.
Irakasleen hizkuntza prestakuntzan, materialgintzan eta ikasleen ezagutza eta erabileran aurrerapen handiak eman dituzte EAEko ikastetxeek. Ulibarri programak, ikastetxe hauetako proiektuak biltzeaz gain, hizkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaideen arteko harreman-bizitzan eragile izan nahi du. Ikasleei begira aritzea ez dela nahikoa begibistakoa da: hor daude ikastetxeko klaustroak, irakasleen arteko harremanak, gurasoekikoak... Material idatziek ere (aktak, inprimakiak, gutunak...) garrantzi handia dute ikastetxean. Eta azkenik, ikastetxea herriko erakundea den heinean, dagokion eragina izan behar du gizartean hizkuntza normaltzeko bidean.
Ildo horretan, hauek dira, besteak beste, ikastetxeak beteko dituen konpromisoak:
- Euskararen erabilera indartzeko neurri zehatzak hartu. Neurri horiek aplikatu. Ikasturtearen bukaeran egindakoa baloratu.
- Eskualdean elkarlanerako egindako gune-bileretan parte hartu.
- Ikastetxeko idazki administratiboak euskaraz prestatu eta tramitatu.
- Ikastetxe barruko bizitzan euskararen erabilera areagotu.
