Arrasate Herri Eskola

Sorrera:
Arrasate Herri Eskola Arrasaten dagoen Haur Hezkuntzako eta Lehen Mailako Hezkuntzako ikastetxe publiko bakarra da. 2002-2003 ikasturtean sortu zen, herrian zeuden hiru ikastetxe publikoak elkartu zirenean. Gaur egun ikastetexe bakar gisa funtzionatzen du, hiru eraikinetan banaturik.
Gaur egun:
Beste helburuen artean euskararen normalizazioa ere bada lehentasun bat ikastetxean. Honi dagokionez, hauxe da helburu orokorra: euskara izan dadila irakaskuntza sistemaren berezko hizkuntza, eskola-hizkuntza zein komunikazio-hizkuntza, alegia, bai ohiko irakas hizkuntza gisa zein irakas ekintzak ez direnetan ere.
Helburua gauzatu ahal izateko, beste hainbat ikastetxerekin batera hezkuntza munduan hizkuntzaren normalizaziorako proiektua den Ulibarri programan hartzen dugu parte.
