Helburuak

MISIOA: Debagoieneko pertsona eta entitateen arteko komunikazio beharrak asetzea eta debagoienarrei aisia, kultura eta prestakuntzarako bideak eskaintzea, euskaraz, elkarlanean oinarriturik eta era guztietako euskarri komunikatiboei baliatuz.

HELBURUAK:
- Hizkuntza normalkuntzarako tresna izatea, euskaraz jardunez herritarren eleaniztasuna bultzatuko duena.
- Debagoiena eskualdearen gizarte kohesioa eta komunitate zentzua indartzen laguntzea, nortasun kolektiboaren ezaugarriak gerora daitezen.
- Informazioaren Gizarteak ekarriko duen antolaketa berrian, informazioa herritar guztien esku jartzea, aukera berdintasuna bermatzeko.
- Kooperatibako langile edo laguntzaile, eta gizarteko talde edo eragileen partaidetza sustatzea, GOIENA guztiona den neurrian ezingo delako inorena izan.
- Baliabide eta diru sarrera propioak garatzea, kudeaketa efizienteena medio, autofinantzazio mailarik ahalik eta gorenena lortzeko.
- Erakundeekin lankidetzan jardutea, hitzarmenak medio, informazioaren gardentasuna eta elkarrenganako errespetua oinarri.
- Helburu komunak dituzten beste ekimenekin eta arlo ezberdinetako euskal hedabideekin lankidetza finkatzea eta sareak eraikitzea.