Helburuak

Hizkuntza zerbitzuak:

Euskara era normalizatuan erabiltzea da helburua; euskara lan arlo guztietan (bai idatziz, bai ahoz, barneko nahiz kanpoko harremanetan, maila formal zein informalean). Inguru enpresarial zein instituzionaletan, hizkuntzaren gainean behar diren zerbitzuak eskaintzen ditu, guztiak ere normalizazio prozesua ardatz hartuta.

Arlo honetan honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Enpresa handietarako eta bestelako erakundeentzako euskara plan integralak.
  • Enpresa txikietarako euskara planak.
  • Herri eta eskualdeetako euskara planak.
  • Hizkuntza normalizaziorako aholkularitza berezia.
  • Euskara formaziorako ikastaroak.
  • Itzulpenak.
  • Bestelako zerbitzu batzuk.