Emun Koop. E.

Emun, Lana Euskalduntzeko Kooperatibaren logotipoa

Sorrera:

EMUN Kooperatiba Elkartea 1997an sortu genuen, euskararen normalizazio prozesuan eraginkortasunez, kalitatez eta errentagarritasunez jarduteko.

Gure xedean diogun bezala, euskararen normalizazio prozesuaren barnean, edozein motatako enpresetan, administrazioan nahiz bestelako erakundeetan, lana eta euskara uztartu nahi ditugu, lan mundua euskaraz garatzeko, bezeroen asebetetzea lortuta.

Gaur egun:

EMUN kooperatibak esparru sozio-ekonomikoan euskararen normalizazioa lortzeko, hainbat HIZKUNTZA ZERBITZU eskaintzen ditu. Enpresa eta erakundeei egokitutako euskara planen kudeaketan aritzeaz gain, itzulpen eta euskara formazioaren arloan ere aritzen gara.