Helburuak

Euskaraz biziko den herria, elebakarra, baina herritar eleanitzez osatua.

Lan ildoak:

Helburu nagusi hori lortzeko hauek dira EHEk lantzen dituen lan ildoak:

  • Ofizialtasuna: euskararentzat estatus legal bakarra lurralde osoan lortzea beharrezko urratsa da euskararen normalizazio osoa erdiesteko.
  • Euskara ezagutzeko eskubidea: haur eta gazte guztiei euskararen ezagutza eskola bertatik zirutatu behar zaie.
  • Administrazioak: administrazio ezberdinetan kontratatzen diren langileak euskaldunak izan behar dira, behar den hizkuntza eskakizuna ezarriz eta egun daudenak euskalduntzeko plan eraginkorrak abian jarri behar dira.
  • Komunikabideak: Euskal Herrian bizi gara eta hedabideek euskaraz informatzea bermatu behar dute.
  • Normalizazioa: normalizazio planak bultzatu nahi dira bai herrietan bai nazio mailan.
  • Erasoei erantzun: ildo nagusiak hauek direla jakinik ere, ezin da ahantzi euskara eta euskaldunok ez gaudela testuinguru neutro batean kokatuta. Gure herriak, komunitateak eta hizkuntzak jasan beharreko erasoak bata bestearen atzetik etorri izan dira, egun bezalaxe. EHEk horiek guztiak salatzeko ahalegina eta lana egiten jarraitzen du.
  • Euskararen erabilera: erabilera oso garrantzitsua da, baina berau sustatzea ez da soilik euskaldunon bizkarra zigortzea. Erabilera sustatzea euskaraz bizitzeko aukerak sortzea ere baita: ikasketak euskaraz burutu ahal izatea, hedabideak euskaldunak izatea, sendagile edo epaile euskalduna izatea... Hori gabe, euskara erabiltzeko oso eremu txikia izaten jarraituko dugu.