Helburuak

Gure helburu nagusia da euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea, normalkuntza lortu arte.

Helburu zehatzak:

  • Irakasleen euskararen ezagutza sakontzea
  • Irakasleen euskararen normalizazioaren aurreko motibazioa bultzatzea
  • Ikasleen euskararen ezagutza bultzatzea
  • Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea
  • Ikasleen euskararekiko motibazioa lantzea
  • Kanpo harremanak ahalik eta gehien euskaraz izan daitezen ziurtatzea

Ulibarri programa:

Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailetik idertazen den ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da Ulibarri.

Irakasleen hizkuntza prestakuntzan, materialgintzan eta ikasleen ezagutza eta erabileran aurrerapen handiak eman dituzte EAEko ikastetxeek. Ulibarri programak, ikastetxe hauetako proiektuak biltzeaz gain, hizkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaideen arteko harreman-bizitzan eragile izan nahi du. Ikasleei begira aritzea ez dela nahikoa begibistakoa da: hor daude ikastetxeko klaustroak, irakasleen arteko harremanak, gurasoekikoak... Material idatziek ere (aktak, inprimakiak, gutunak...) garrantzi handia dute ikastetxean. Eta azkenik, ikastetxea herriko erakundea den heinean, dagokion eragina izan behar du gizartean hizkuntza normaltzeko bidean.

Ildo horretan, hauek dira, besteak beste, ikastetxeak beteko dituen konpromisoak:

  • Euskararen erabilera indartzeko neurri zehatzak hartu. Neurri horiek aplikatu. Ikasturtearen bukaeran egindakoa baloratu.
  • Eskualdean elkarlanerako egindako gune-bileretan parte hartu.
  • Ikastetxeko idazki administratiboak euskaraz prestatu eta tramitatu.
  • Ikastetxe barruko bizitzan euskararen erabilera areagotu.