Arizmendi ikastola

Arizmendi ikastola kooperatiba Arrasateko San Frantzisko Xabier, San Viator eta Umezaintza eta Eskoriatzako Almen ikastolek burutu duten bategitearen emaitza da.
Urteetan zehar Hezibide Elkarteak, Debagoieneko beste hezkuntza kooperatibekin batera, biltzen zituen ikastolek Arizmendi Bigarren Mailako Kooperatiba osatzea erabaki zuten 1999 ikasturtean eta kooperatiba bakarra eratzea, berriz, 2000. urtean.
Ondorioz, 2003ko otsailean lau kooperatibetako Batzar Nagusiak bere disoluzioa erabaki zuten ARIZMENDI Lehen Mailako Kooperatiba bihurtuz eta, era berean, honek xurgatuz euren eskubide eta betebehar guztiak.
2003ko irailaren 1etik aurrera ARIZMENDI Leintz Bailarako ikastola kooperatiba bakarra dugu ondorio guztietarako eskualde guztiaren zerbitzura.
