Mesedeetako Andra Maria

Mesedeetako Andra Maria Ikastetxearen logotipoa

Sorrera:

1892. urtean Karitateko Mertzedarien kongregazioak ospitalea eta ikastetxea zabaldu zuten Arrasaten, egun San Frantzisko komentuetxea den lekuan, alegia, Kultur Etxea izango den lekuan.

1969az geroztik, ordea, ikastetxea Santa Marina auzoan dagoen eraikinean kokatzen da.

Hasieran Haur Hezuntzan neskak eta mutilak biltzen bazituzten ere, Lehen Hezkuntzara neskak soilik igarotzen ziren (mutilak, berriz, San Viatorrera). Hala ere, 30 urte dira ikastetxe mistoa dela.

Gaur egun:

Gaur egun, ikastetxe honek Haurtzaindegi zerbitzua, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen ditu eta 300 ikasle inguru ditu matrikulatuak.

Ikastetxea duela 20 urte inguru B Murgiltze ereduara pasatu zen eta duela 6 urte D eredura.

Ikasle gehienen gurasoek gaztelera dute hizkuntza eta, ondorioz, ikasleen ama hizkuntza gaztelera izan ohi da (nahiz eta gero eta gehiago diren guraso euskaldunak dituzten ikasleak). Hala ere, ikastetxeak euskararen aldeko konpromisoa bere egin du eta honela, Euskaraen Noramlizazioa ikastetxeetan bultzatzen duen Ulibarri Programaren partaide da, Kontseiluaren Bai Euskarari, "Guk Zerbitzua Euskaraz" Ziurtagiria dauka eta Arrasateko Euskalgintzaren Plan Estrategikoaren partaide da.