AED elkartea

AED euskara elkartearen logotipoa

Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea kultur elkarte bat da, Arrasaten euskararen normalizazioa lortu nahi duena, euskara, momentu eta leku guztietan, hizkuntza nagusi izan dadin.

Sorrera:

1983an, herrian euskararen presentzia eta erabilera oso murritzak zirela ikusita, euskaldunon beharrak aseko zituen zerbait egiteko erabakia hartu zuen lagun talde batek eta euskara momentu eta leku guztietan hizkuntza nagusia izan zedin lan egiteko konpromisoa hartu zuen.

Lehenengo urratsak soziolinguistikako hitzaldi batzuen inguruan bildutako jende bati esker eman zituen elkarte jaioberriak. Orduan ezarri zituzten elkarteak gerora egingo zuen ibilbideari ekiteko oinarriak: euskararen egoerari buruzko ikuspegi bat lantzea adostu zen, herriko egoera zein zen ezagutzeko.

Gaur egun:

Gaur egun ere lanean dihardu AEDk, lau lan-ildo nagusitan:

  • Sentsibilizazioa
  • Kultura
  • Gazteak
  • Euskaldun berriak