« Itzuli albistegira

"Gu ta gutarrak" Arrasaten

2007-03-01  ¦  Erdu-AEK

Martxoaren 4an, domeka, Korrika Kulturalaren barruan, Kulturbirako ekitaldiak kalean eta Gu ta gutarrak bertso emanaldia Amaia antzokian.

KORRIKA KULTURALA ETA KULTURBIRA

Korrika kulturalaren barruan gure eskualdean herri guztietan egingo dira ekitaldiak, herrietako batzordiek antolatuta, batez ere korrika txikixaren inguruan; 23an arratsaldean 8 herrixetan, umeendako pailazo, herri jolas, kale antzerki eta abarizango dira beraz. Bestalde, herriko kultur taldeek ere parte hartuko dute euskara eta kultura lotzeko ekimenetan, hala nola, bandak, dantzariak, trikitilariak, txistulariak, txalapartariak...eta zerrenda luze bat, baina horren berri emango dugu aurrerago, denak edo ia denak martxoaren 23tik 25era izango direlako.

Dena dela Korrika Kulturalaren barruan badago atal bat nazio mailan edo, antolatzen dena, eta horren barruan eskualde bakoitzeko ekitaldi haundi bat egiten da. Debagoienean ere antolatu dugu, jakina, eta hori igande honetan izango dugu, Kulturbira eta guzti Egun guztian zehar izango dira ekitaldiak herrian, euririk ez bada Sebero Altube plazan eta eurixa edo lanbrua izanez gero Biteri plaza berriko karpa edo dena delakoa aprobetxatzen saiatuko gara.

KULTURBIRA KORRIKA 15 ek daukan berrikuntza da eta aukera emango digu eskenategia montatu eta bertan korrikaren inguruan dagoenaren berri emateko. Goizeko 12,30etatik aurrera, bertan, megafonia eta ikusentzutekoak jartzeko pantaila erraldoia izango da, eta horrela herritar guztien begietara egongo diira bai Iturriagak egin duen Korrika 15en DVDa, imagina eta testu erakargarriekin , zein Niko Etxartek egin duen Heldu abestiaren bideoklipa. Horrekin batera Korrika lagun egiteko aukera izango da bertan jarriko diren mahaietan, korrikako arropa salgai, korrika egiteko petoak...

Honekin batera karpa txiki bat ere egongo da eta bertan Txatxilipurdiko begiraleek hainbat tailler jarriko dituzte ordubatetatik ordubietara bitartean. Tallerrak umeentzako dira nagusiki, margoketa, marrazketa eta horrelakoak, baina gazte eta nagusiontzako ere bai, aldarrikapen txokoa izango delako, muralak, graffitiak edo dena delakoak egiteko eta gero ipintzeko.

Bestalde Ekin Emakume taldekoek, talopostua ipiniko dute goizean zehar, bertan saltzen denarekin ateratako dirua Korrikarako izango delarik.

Arratsalderako, 5etan berriro ipiniko da martxan karpa, goizean egon diren aukera guztiak errepikatuz, DVD, bideoklipa, arropa, korrikalagun..., 5,30etan KALE ANTZERKIA izango dugu, MISS HELDU obrarekin, kulturbirak Euskal Herrian zehar famatu egiten ari den ekitaldia, jakina. Plazan gauden guztiok parte hartzeko eta barre egiteko aukera izango dugu. Antzerkia bukatutakoan, atseden txikitxoa hartu ondoren,gurean izango den KORRIKA KULTURALEKO ekitaldirik garrantzitsuena edukiko dugu Amaia Antzokian,Gu ta Gutarrak taldeak emanaldia emangoi du, 7,30etan. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Zabala eta beste musiko batzuk sortu duten taldea da, bertsoak, musika eta ikuskizuna nahasten dituena. Arrasatekoa Gipuzkoan egingo den lehen emanaldia izango da, estrenua beraz, eta bizkaian izan diren ekitaldietan arrakasta handia izan dute. Sarrerak salgai jarri dira aurretik AEK, AED, Monte tabernan eta Amaia antzokian, eta 10€ balio dute.

Ikusten duzuen bezala egun konpletua martxoaren 4a Arrasaten, eta jakina, Debagoiendar guztiak gonbidatu nahi ditu AEKk eta Korrikak, horrela bada, zabal ezazu mezu hau zure inguruan ahoz, mezu bidez edo gura duzun bezala, bozgorailuarena egitea ere korrikan parte hartzeko moduetako bat da eta.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan

Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari!