« Itzuli albistegira

XIX. Jokin Zaitegi bekarekin euskaratutako obra aurkeztu du gaur AEDk Bilbon

2006-11-24  ¦  dinamizatzailea

AEDk eta Elkar argitaletxeak gaur goizean aurkeztu dute Bilbon Harold Pinter Nobel saridunak idatzitako The lover antzerki lanaren euskarazko bertsioa. Datorren ostegunean Arrasaten aurkeztuko dute.

Aurkezpena udaletxeko pleno aretoan izango da, arratsaldeko 18:30ean, eta Errastiren lana azaltzeaz aparte antzezpenaren pasarte batzuk errezitatuko dituzte euskaraz eta ingelesez. Horrez gain, Jokin Zaitegiren gainean ere jardungo dute AEDko kideek, bere jaiotzaren mendeurrena aurten ospatu dela eta.

Maitalea XIX. Jokin Zaitegi itzulpen sariketaren uzta da. AED eta Elkar 2002an hasi ziren euskaltzale arrasatearraren izena daraman itzulpen sariketa lankidetzan antolatzen. Arrasateko Euskara Elkarteak norabide berri bat eman gura zion sariketari eta Literatura Nobel sarien lanak euskaratzea erabaki zuen. Elkarrek zalantza barik onartu zuen itzulpenak argitaratu ahal izateko lankidetza proposamena.

XX. deialdia

Bestalde, kalean daude dagoeneko XX. deialdiaren oinarriak. Oraingo honetan, Orhan Pamuk turkiarraren Kar (elurra) nobela tzarra itzuli beharko du bekadunak. Hautagaiek abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar dute beren lagina AEDn. Informazio gehiago gura izanez gero, jo AEDra (943771228) edo egin klik hementxe