« Itzuli albistegira

HIZNET ikastaroan izena emateko epea zabalik

2006-09-04  ¦  dinamizatzailea

HIZNET, Hizkuntza Plangintza Ikastaroaren 2006-2007 ikasturterako izen-emateko epea zabalik dago.

Graduatu ondoko ikastaroa da HIZNET eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak antolatzen du, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera.

HELBURUA

Soziolinguistikazko ikastaro honen helburua, euskararen egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko beharrezkoak diren oinarri teorikoak, metodologiak eta teknikak eskaintzea da.

HARTZAILEAK

  • Egun euskara teknikari lanetan diharduten edo egunen batetan zeregin horietan aritzeko asmoa duten guztientzat.
  • Urteetako jardun profesionalaren ondorioz eskarmentua duten profesionalak, egun agertzen diren premia eta erronka berrien aurrean euren gaitasun eta jakituria eguneratzeko aukera izan dezaten.
  • Unibertsitate ikasketak burutu dituzten ikasleentzat eta ikerlarientzat, euren formazio eta titulazioaren osagarri gisa.
  • Toki eta Foru administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan-arlotan, hizkuntz normalkuntzan erantzunkizun publikoa duten askok euren eginkizunak aurrera eramateko oinarri sendoagotik abiatu daitezen.
  • Euskalgintzako euskaltzale edo euskararen inguruan dihardutenentzat.

EZAUGARRIAK

  • Malgua (Aurrez-aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, ikastaroak diseinu malguari eusten dio horrekin balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz).
  • Interaktiboa (ikasleak, ariketa, proposamen eta iritziak elkartrukatuz parte hartzen du).
  • Disziplina anitzekoa (irakasleagoa esparru ezberdinetako aditu taldea da).

Informazio gehiago gura izanez gero edo izena emateko, klikatu hementxe