« Itzuli albistegira

Ikasturte berria eta lankide berria Euskalgintzan

2006-09-01  ¦  Dinamizatzailea

AEDko lagunok lankide berri batekin ekin diogu ikasturteari:Eider Zumalde arrasatearra Arrasateko euskalgintzaren historia proiektua lantzen hasi da.

Arrasateko euskalgintzaren historia jaso eta zabaltzeko proiektua duela hilabete batzuk hasi zen mamitzen Arreperen baitan. Urte hasieratik, helburu horrekin berariaz eratutako lantaldeak herriko historia, eta bereziki bere euskalgintzarena, ondo asko ezagutzen duten zenbait lagunekin jardun du lanean. Aditu talde hori proiektuaren edukia eta lan metodologia zehazten aritu da. Proiektuak bi alde izango ditu: alderdi zientifikoa eta alderdi dibulgatiboa.

Hemendik aurrera, berriz, Eiderren esku izango da ikerketaren garapena. Zientzia Politikoak eta Soziologian lizentziatua da Eider eta sei hilabetez jardungo du, oraingoz, gure artean. Ongi etorri bada, Eiderrei, eta baita lanera bueltatu zareten guztioi ere!!