Hiztegi on bat, Euskalduna Jauregian
2006-06-13 ¦ Dinamizatzailea
Labayru Ikastegiak gonbita egiten digu Labayru Hiztegiaren eta Jarraibide liburuaren aurkezpenera.
Datorren eguenean —hilaren 15ean— egingo dute Labayru Hiztegia / Diccionario Labayru eta Jarraibide liburuak eskola-materialen erakuspena.
Erakuspen praktiko-didaktikoa izango da, gainerako euskarazko ikasliburuetatik zertan bereizten diren eta berezitasun horri etekina zelan atera zeniezaiokeen erakutsiko dute.
Euskaltzale, ikasle-irakasle, itzultzaile edo kazetaria bazara, baliagarriak izango dituzu oso liburuok, areago barren bizkaierazalea ere bazara.
Eta gura izanez gero, eurak erosteko era edukiko duzu bertan, %20ko beherapenaz.
Horregatik bada, erdu, ez zaizu damutuko eta!
Lekua: Euskalduna Jauregian, C1 aretoan.
Eguna: 2006ko ekainaren 15ean (eguena.
Ordua: 19:00etan.
Oharra: Kopautxoa egongo da erakuspenaren ostean.
Joatea nahi baduzu deitu 94.406.01.71 telefono-zenbakiara, edo izaskun@labayru.org helbide elektronikora mezua bidali.

