Hizkuntzaren ekologia
2006-05-26 ¦ Arizmendi Ikastola
Gaur egun, Euskara ikasgai moduan sartzen da LHtik hasi eta Batxilergoraino. “Euskal hizkuntza eta Literatura” izenburupean agertu ohi da oro har.
Gaur egun, Euskara ikasgai moduan sartzen da LHtik hasi eta Batxilergoraino. “Euskal hizkuntza eta Literatura” izenburupean agertu ohi da oro har. Hau da, hizkuntzaren corpusaren inguruko edukiak dira oro har lantzen direnak: euskararen sintaxia, lexikoa, aditza, literatura, ... Egia da bestetik, euskarak bizi izan duen eta bizi duen egoera ez-normalizatuaren inguruko informazioa ere ematen dela, gainetik bada ere, hizkuntza minoritario, minorizatu, elebitasuna eta diglosia moduko kontzeptuen bitartez.
Hizkuntza baten bizitza-zikloa bermatzen duten faktoreak hiru dira: motibazioa-ezagutza-erabilera. Orain artean, ezagutzan eta erabileran jarri dugu arreta eta ondokoaz ohartu gara: motibazioan edo jarreretan eragitea behar-beharrezkoa da hurrengo urratsak normaltasunez eman daitezen.
Nola eta noren jarreretan eragin daiteke?
- Nortzuk dira ikastetxe bateko subjektu aktiboak? Ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Hauei guztiei egokitutako formakuntza planteatu beharko litzateke.
- Nola planteatu beharko litzateke formakuntza hau? Eragile bakoitzari egokitutako moduluak prestatu gabe daude (harik eta proposamena egokia eta bideragarria dela ikusten duen arte ez dudalako beharrezkotzat jo). Baina gai hau da jorratu nahiko litzatekeena: HIZKUNTZA EKOLOGIA.
Zer da HIZKUNTZA EKOLOGIA?
- EKOLOGIA: Etika bat, balore batzuk barneratzea (dibertsitatea, berdintasuna, interdependentzia, ...)
- HIZKUNTZAK: etika eta balore horien barruan, gizakia munduan egoteko eta mundua ulertzeko eman dituen erantzun desberdinak dira.
Eta EUSKARA?
- Ustez gizateriaren estadio gehienak ezagutu dituen hizkuntza (hasierako humanizaziotik hasi, estatuen sorreratik pasa eta gaur egun arte).
- Hau guztia bizi izan duen eta oraindik ere bizi den komunitatearen memoria.
- Hedatzen baino irauten jakin duen komunitatea.
Eta GAURKO EUSKALDUNOK ZER?
- Gaurko euskaldunontzako euskaraz bizitzea AUKERA BAT da, ez betebehar bat.
Nola?
- IREKITASUNETIK: hizkuntzak ez dira gordetzeko emateko baizik.
- ERDIGUNEA ZAINDUZ: hizkuntza komunitate baten erdigunea trinkotu, lotu, artikulatu, egituratu egin behar da zabalik eta osasuntsu egon ahal izateko.
Hau guztia ulertzeko, neurtzeko eta behar diren neurriak hartzeko badugu zientzia bat: SOZIOLINGUISTIKA
Zertaz arduratzen da?
- Haurrek nola ikasten dute hizkuntza? Eta helduek?
- Nola galtzen da hizkuntza bat eta nola berreskuratzen da?
- Zergatik daude hizkuntzak gatazkan?
- Zer da hizkuntza hiztunarentzat? Eta hiztuna hizkuntzarentzat?
- Etab.
Euskarak etorkizunik bai?
- Sormenerako bide ematen duen neurrian
- Balio batzuk transmititzeko gai den neurrian
- Gozamenerako bide den neurrian

