Euskalgintzak ordenagailuak euskaraz erabiltzeko kanpaina martxan jarri du
2005-12-19 ¦ Arrasateko Euskalgintza
Arrasateko Euskalgintzaren ekimen berria da kanpaina. Helburua, euskararen erabilera bultzatzea. Hala, euskara erabiltzeko tresnak sustatzeko eta zabaltzeko Erabil nazazu euskaraz kanpaina abian da.
Gabonak datozela eta, hainbat etxetan ordenagailuak erosiko dira opari gisa. Kanpaina honen asmoa da erosten diren ordenagailuetan euskararen erabilera erraztea eta bultzatzea. Horretarako, herrian ordenagailuak saltzen dituzten 5 enpresekin harremanetan jarri gara.
Zertarako da kanpaina?
Helburua da Microsoftek berak sarean dauzkan euskarazko partxeak zabaltzea, ezagutzera ematea eta, ahal den guztietan, instalatzea. Horretarako, CD batzuetan grabatu ditugu partxeak. Hala, Windows XP eta MS Office 2003-edition gaztelaniaz duen edonork euskaraz izateko aukera izango du. Partxeak erraz eta bizkor instalatzen dira.
Kanpainaren datuak
- Guztira 100 kartel jarriko dira: 5 denda horietan, biblioteketan, Kzgunean, ikastetxeetan eta euskaltegietan.
- Informazio duten diptikoak ikastetxe eta euskaltegien bidez Arrasateko etxe ugaritara banatuko dira. Guztira 4000 diptiko argitaratu dira.
- Partxedun CDak eta informazioa 5 dendetan banatuko dira erosleen artean, eta jadanik daukatenek AEDra jo dezakete informazio bila. Momentuz, 400 CD grabatu dira.

