Helburuak

Lau dira Arrasateko Euskalgintzak 2002-2006rako Plan Estrategikoan jaso dituen Helburu Orokorrak:

  1. Helburu Orokorra: Euskalgintza gorpuztu eta artikulatu, sinergiak eta plan bateratua lortzeko
  2. Helburu Orokorra: Gizarteko arlo estrategikoak euskalduntzeko plana egin
  3. Helburu Orokorra: Euskararen ezagutza bermatu eta erabilera sustatu, gizabanakoengan eta gizartean, ahalik eta hizkuntz kalitate handienarekin
  4. Helburu Orokorra: Herritarren euskararekiko pentsaera, jarrera eta jokaera baikorra eta aktiboa izatea lortu, prestigioa landuta eta kanpoko faktoreen aurrean neurriak hartuta.