Misioa

Misioa

Euskalgintzaren Mahaia batzar batean Elkarrekin Arrasateko esparru guztietan euskaraz normaltasunez bizitzeko aukera bideratzea eta lortzea.

Euskalgintzaren Printzipioak

Lidergoa:
- Ez da komeni euskalgintzaren lidergoa hartzeko erakunde berririk sortzerik.
- Azkenean, AED izango da euskalgintzaren liderra.
- Antolatzen diren lan-talde eta batzordeetan pertsona lider edo erreferente bat egongo da beti.

Koherentzia:
- Euskalgintzako erakunde guztiok bereziki zainduko dugu euskararen normalizazioa erakundearen funtzionamenduan.
- Euskalgintzako erakunde batek inkoherentzia nabarmena duenean, besteek hori bistan jarri ahal izango dute.

Adostasun planifikatua:
- Lanaren oinarria erakunde guztiek adostutako plana izango da.

Elkarlana

Erakunde bakoitzaren autonomia:
- Azken erabakia hartzeko ahalmena erakunde bakoitzak izango du, beti ere planean erabakitakoari kalte egin barik.

Inplikazioa:
- Euskalgintzako erakundeetan, erakunde osoaren inplikazioa eta goi mailako arduradun eta liderrena ere behar da. Konpromisoak erakunde bakoitzeko maila gorenean hartu behar dira. Hori guztia eguneroko funtzionamenduan ere igarri egin behar da euskararen erabilerari dagokionez.