4. Helburu Orokorra

Herritarrek euskararekiko pentsaera, jarrera eta jokaera baikorra eta aktiboa izatea lortu, prestigioa landuta eta kanpoko faktoreen aurrean neurriak hartuta.

Zazpi helburu zehatz ditu helburu orokor honek:

  • 4.1. Helburu Zehatza: Nolako jarrera, pentsaera eta jokaerak dauden jakiteko diagnosia egin.
  • 4.2. Helburu Zehatza: Euskarari prestigioa eskaini.
  • 4.3. Helburu Zehatza: Erasoen aurrean erantzun bateratua eta babesa eskaini euskarari eta euskalgintzako erakundeei.
  • 4.4. Helburu Zehatza: Herritarren jokaera aktiboak piztu.
  • 4.5. Helburu Zehatza: Euskaldun izatearen kontzientzia erein/piztu/zabaldu/indartu.
  • 4.6. Helburu Zehatza: Euskalgintzako taldeen jarduna gizarteratu alde bietarako bideak zabalduz.
  • 4.7. Helburu Zehatza: Euskaraz normaltasunez bizitzeko, ikasteko beharra sortu euskaraz ez dakitenei, eta erabiltzeko beharra dakitenei.