Lan ildoak
Baliabide ekonomikoak
Aurten martxan egongo diren lan-taldeak eta hauen egitasmoak ezagututa prestatu da urteko aurrekontua.
Baliabide pertsonalak
Partaide garen erakundeetatik 100 pertsona inguruk hartzen dugu parte planean, batzuek zuzenean, martxan dauden lan-taldeetan, eta beste batzuk erakundeetan sortu diren euskara taldeetan, jarraipena egin eta ekarpenak helaraziz.
Hori guztia koordinatzen eta dinamizatzen ari da Planaren dinamizatzailea, eginkizun hauekin:
- Planean sortuta dauden organoetan (Jarraipen Batzordean eta Euskalgintzaren Mahaian): parte hartu, erabakitzen direnak bete, behar duten laguntza logistiko eta teknikoa eman eta bilerak dinamizatu.
- Lan-taldeetan: lanean jarri, euren jarduna koordinatu eta behar duten laguntza logistikoa eta teknikoa eman. Dinamizatzaileak lan-talde hauetan parte hartu(ko) du beharren eta lehentasunen arabera.
- Hobetzeko proposamenak egin, jaso eta praktikan jarri.
- Planeko gai zehatzetarako erreferente izan.
- Erakunde partaideek egiten dutenaren berri izan, erakunde horiekiko harremanak bideratu eta erakundeen arteko elkarlana bultzatu.
- Jarraipena egiteko bideak asmatu, abian jarri eta bete.
- Planari buruzko informazioa zabaldu.
- AEDko Zuzendaritza Batzordean parte hartu gaiak hala eskatzen duenean.
- 2. Helburu Orokorrean gizarteko arlo estrategikoak euskalduntzeko planaren diseinua egin 2004an. Diseinuraen arabera zehaztuko da zein izango den dinamizatzailearen ardura eta partehartzea inplementazioan.
