Jarraipen Batzordea
Ezaugarriak:
- Euskalgintzako 6 erakundetako ordezkariek eta dinamizatzaileak osatuko dute
- Partaideak txandakakoak izango dira (urtero 2 kide aldatuko dira eta partaide bakoitza 2 urterako sartuko da)
- AED eta Udaleko zinegotzi bat beti izango dira partaide
- Esparru guztiak egongo dira ordezkatuta
- Hilean behin/birritan egingo ditu bilerak, beharren arabera
Eginkizunak:
- Planaren jarraipena egingo du
- Zalantza kasuetan berak erabakiko du zeini zer erabakitzea dagokion
- Aurrekontuak kudeatuko ditu
- Ordezkaritza lanak egingo ditu
- Kontratazioak erabakiko ditu (AEDk berretsiko dituenak)
- Euskalgintzaren Mahaiak erabakitakoak beteko ditu
- Euskalgintzaren Mahaiaren bilerak eta Batzar Nagusia antolatuko ditu
- Proposamenak jaso eta erabaki operatiboak hartuko ditu edo Euskalgintzaren Mahaiari aurkeztuko dizkio organo horrek erabaki dezan
- Jarraipen Batzordearen bilera bakoitzetik zeini zer informazio eman behar zaion erabakiko du
